XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez, hemendik ezin ditugu ikusi osteratu zion EOMak @-, baina eulikopteroekin haraino joango bagina, instantean aldegingo lukede, eta gu sari bila joan eta nekearekin baino ez ginadeke tapatuko.

Topatuko! zuzendu zuen Sophiek.

Jeepean jarraitu behar dugula esan nahi diguzu, ezta? galdetu zion airarmada buruak.

Bai EOMak. Baina kontuz egin beharra dago aurrera. Motore hotsik gabe. Hitzik egin gabe.

Ez hitz, ez pitz, eta ez mitz... mihitik galtzen bait da eperra, hitz bakar bategatik gerra.

Sophie oraindik belarrian zuela aurrera egin zuen EOMak, eta jeepek ere bai haren atzetik.

Gero, bat-batean, burrunbots ikaragarri batzu entzun zituzten guztiek.

Lurrarmada burua leka baino are berdeago jarri zen.

Kainoikadak! oihukatu zuen. Aurre horretan gerran dabiltza!.

Ihesi ote dabiltza deabruak? Egin dezagun atzera! Joan gaitezen hemendik!.

Horiek ez dira kainoiak, ez eta deabruaren orfeoiak, ihardetsi zion EOMak.

Izango ez dira ba kainoiak! oihukatu zuen armada buruak.

Ni militarra naiz eta badakit kainoiek ateratzen duten soinuen berri! Atzera esan dut!.

Horiek zurrunga-murrungaka dabiltzan erraldoiak dira erantzun zion EOMak.

Ni erraldoia naz eta badakid erraldoien zurrungen berri.

Ziur al zaude? itaundu zion antsiaz armada buruak.

Egongo ez naiz ba ziur! Erne ibili ba orduan! Guztiek aurrera egin zuten.